Ubillos jauregiko instalazio elektrikoa berritzen ari da Udala
Ubillos jauregiko instalazio elektrikoa berritzen ari da Udala, indarrean dauden araudietara egokitzeko. Zaharkituta zegoen lehengo instalazioa eta bertako erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko ere ari dira egiten berritze lana.
Musika Patronatuaren egoitza da gaur egun Ubillos jauregia eta, besteak beste, musika eskolak eta Udal Musika Bandaren entseguak egiten dituzte bertan.
Martxo bukaeran hasi ziren eraikinaren instalazio elektrikoa berritzeko lanekin eta maiatzaren bukaera aldera lanak amaituta izatea aurreikusten dute. Lan horiekin batera, suteen inguruan betebeharreko araudietara ere egokitzen ari dira eraikina.



