Uda 2016 kirol Ikastaroak

2016/05/27

Izen ematea ekainak 26an hasiko da

Neguan egiten diren jarduerak alde batera utzita, Udako kanpaina bertan dugu eta Kirol Patronatutik honako jarduera hauen eskaintza prestatu dute herritar guztientzat.

Ohituraz kiroldegian egiten diren Pilates, Cycling, Aerobik, igeriketa edota Zumbako ikastaroez aparte uda garaian eskaintza berriak ere badaude. Horrela aipatzekoak dira aire librean egiten diren arraunketa, piraguismoa, mendi bizikleta edo surfeko ikastaroak. Hauetaz gain azkenaldian gorantz doan lerrokako patinetako ikastaroa ere izango da, baita hainbat kirol eta jolas uztartzen dituen multikirola ere.

Izen emateak ekainak 6an izango dira kiroldegian eta surfeko ikastaroan parte hartu nahi dutenek 638 675 558 telefonora deitu beharko dute.

Uda kirolaz goza dezazuen eskaintza paregabea!!!

Datak eta ordutegiak (PDF)

  ae