Udaberriko argazki rallya: oinarriak

2026/05/04

Data: 2026ko ekainaren 7a.

Izen-ematea eta partaidetza:

Kamera digitala eta memoria-txartel propioa duten zale guztiek parte hartu ahal izango dute. Izen-ematea Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan egingo da ekainaren 7an, igandea, goizeko 09:00etatik 10:00etara. Izen-ematea doakoa izango da parte-hartzaile guztientzat.

Argazkiak deskargatzea:

Txartelak 13:00etatik 14:00etara deskargatuko dira izena emandako toki berean. Nahi diren argazki guztiak atera ahal izango dira, baina txartela deskargatzeko orduan 36 argazki bakarrik egongo dira bertan, JPG formatuan. Lehenengo argazkia parte-hartzailearen aurpegiaren argazki bat izango da.

Gaiak eta kokapena:

Izena ematerakoan jakinaraziko dira gaiak. Argazkiak Zumaiako udalerrian egin beharko dira. Memoria-txartela hutsik egon beharko da rallyaren hasieran. Ezin da hartu ondoren inolako ediziorik egin (ezta kameran bertan egindakoa ere). Tiroa baino lehen doikuntzak egin daitezke (zuri-beltzean barne).

Argazkien aurkezpena:

Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztutako 36 argazkien artean aukeratutako 5 argazkiko bilduma aurkeztuko du (+ kontrolekoa), gai bakoitzeko bat.

2026eko ekainaren 14a (igandea) baino lehen, mezu elektroniko bat bidali behar da zumaia.udaberrikorallya@gmail.com helbidera, parte-hartzaile zenbakia eta gai bakoitzerako aukeratutako argazkiaren artxiboaren izena adieraziz.

Rallyan entregatutako argazkiak ezingo dira publiko egin antolatzaileak epaia eman arte, sare sozialetan, blog pertsonaletan, beste lehiaketa batzuetan, etab. Parte hartzaileren batek egingo balu, rallytik deskalifikatua izango litzateke.

Erabakia eta sari banaketa:

Argazkigintzari lotutako pertsonek osatuko dute epaimahaia, Distirak izendatuta, eta haien erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiak ez du inoiz irudien egilea ezagutuko.

Sari banaketa publikoki egingo da. Eguna, ordua eta lekua garaiz iragarriko dira. Lehiaketan aurkeztutako lanak proiektatu ondoren, irabazleek edo haien ordezkariek bertan egon beharko dute sariak jasotzeko.

 

Sariak:

16 urtetik gorakoentzako sariak:

>Lehen bilduma: 200 € GERTU erosketa-bonuetan eta garaikurra.
>Bigarren bilduma: 150 € GERTU erosketa-bonuetan
>Hirugarren bilduma: 120 € GERTU erosketa-bonuetan

16 urte bitarteko parte-hartzaileentzako sariak:

>Lehen bilduma: 80 € GERTU erosketa-bonuetan eta garaikurra.
>Bigarren bilduma: 60 € GERTU erosketa-bonuetan
>Hirugarren bilduma: 50 € GERTU erosketa-bonuetan

Tokiko* 1. sailkatuarentzako saria:
100 € GERTU erosketa-bonuetan
*Tokiko saria: Zumaian bizi den edo Distira elkarteko kidea

Parte-hartzaile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

Oharrak:
-Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
-Argazki irabazleak antolakuntzaren esku geratuko dira, erabiltzeko eta erreproduzitzeko eskubidea beretzat gordez, beti ere egilearen izena aipatuz.
-Oinarri hauetan jasotzen ez den edozein gai antolakuntzak ebatziko du.
-Informazio gehiago: zumaia.udaberrikorallya@gmail.com edo distiraelkartea@gmail.com.