Udako eskaintza zabala prest du Udalak haurrentzako
Udazaintza zerbitzua, udaleku irekiak, Musi-k udalekuak, kirol udalekuak nahiz kiroldegiko jarduerak antolatu ditu Zumaiako Udalak 2026ko udarako. Laster zabalduko dira izen emateak.
Aurreko urteetan egin bezala, aurten ere haurrei zuzenduriko udako eskaintza zabala prestatu du Zumaiako Udalak. Horien artean dira bi urteko haurren udazaintza zerbitzua, HH3 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako udaleku irekiak, eta HH4 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako Musi-K udalekuak. Horrez gain, LH4 eta DBH2 bitarteko haur eta nerabeek kirol udalekuetan parte hartzeko aukera ere izango dute. Azken adin tarte horretako haurrek udako kirol ikastaroetan ere eman ahal izango dute izena.
> Udalekuei buruzko informazio guztia (eskuorria)
Udazaintza zerbitzua: 2 urteko haurrentzat (HH2)
2 urteko haurrei zuzendutako zaintza zerbitzua da honakoa, jolasean eta adin horretako haurren beharretan oinarritutakoa. Goizez eskainiko da zerbitzua, 09:30etik 13:00era.
- Izen ematea: apirilaren 15etik 30era, online.
- Txandak: Bi txandatan antolatuko da zerbitzua. Lehenengo txanda ekainaren 30etik uztailaren 10era; bigarren txanda, uztailaren 13tik 24ra.
Udaleku irekiak: 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (HH3-LH6)
Zerbitzu honetan aisialdian oinarritutako eremu hezitzailea eskaintzen da, jolasa, elkarbizitza eta euskara ardatz hartuta. HH3 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako jarduera da, eta goizez eskainiko da zerbitzua, 09:30etik 13:00era.
- Izen ematea: apirilaren 15etik 30era, online.
- Txandak: Bi txandatan antolatuko da zerbitzua. Lehenengo txanda ekainaren 30etik uztailaren 10era; bigarren txanda, uztailaren 13tik 24ra.
Musi-K udalekuak: 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (HH4-LH6)
Musika landu ohi dute haurrei zuzendutako saio horietan, baina baita dantza nahiz askotariko jolasak ere. HH4 eta LH6 maila arteko haur eta nerabeei zuzendutako ekimena da, eta goizez izango dituzte saioak, 09:30ean hasi eta 13:00etara arte.
- Izen ematea: maiatzaren 4tik 22ra, Alondegian (alondegia@zumaia.eus, 943 861 056).
- Txanda: Uztaileko bigarren hamabostaldian izango dira udalekuak (uztailaren 13tik 24ra).
Kirol udalekuak: 10 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeentzat (LH4-DBH2)
Kirol jarduera oinarri hartuta haur eta nerabeen aisialdia modu aktiboan eta entretenigarrian landuko dute udaleku hauetan. Goizez izango dituzte saioak, 09:30ean hasi eta 13:00etara arte.
- Izen ematea: apirilaren 15etik 30era.
- Txandak: Bi txandatan antolatuko da zerbitzua. Lehenengo txanda ekainaren 30etik uztailaren 10era; bigarren txanda, uztailaren 13tik 24ra.
Kirol udalekuez gain, haur eta nerabeek udako kirol ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute.



