Udako kirol-ekintzetan izena emateko epea zabalik dago
Aerobica, igeriketa, cycling, edota tenisa eskainiko dira Lubaki kiroldegian. Horiez gain, Udalak antolatuta beste zenbait egingo dira itsaskiroldegian: arraunketa, piraguismoa, surfa, surf-arrauna, golfa…
Gaur (asteartea) zabaldu da udako kirol-ekintzetan izena emateko epea. Ikastaro ugari eskainiko dituzte bai Lubaki kiroldegian eta baita itsaskiroldegian ere. Eskaintza osoa Udalaren webgune honetan kontsultatu daiteke, hemen klikatuta.
Izen-emateetarako, berriz, hona hemen harremanetarako kontaktuak:
Lubaki kiroldegia: 943 862021 (aerobica, igeriketa, cycling-a eta tenisa).
Itsaskiroldegia: 943 860776 (arraunketa, piraguismoa, golfa, mendiko bizikleta)
Itzurun Surf Elkartea: 664407228 (surfa, body board-a, surf-arrauna).
ADSEZ elkartea: 679321253 -Alfonso Perez- (surfa).



