Udako ordutegia udal liburutegian

2021/07/02

Zumaiako udal liburutegian udako ordutegia ezarri da. Bestalde, bertako zenbait zerbitzu berriz martxan jarriko dira aurrerantzean. Herritarren Arreta Zerbitzuko udako ordutegiaren berri ere eman nahi du Udalak.

Zumaiako Udalak liburutegiko udako ordutegiaren berri eman du. Astelehenetik ostiralera goizetan egongo da zabalik; astearte eta ostegunetan arratsaldez ere zabalduko da liburutegia.

Bestalde, aurrerantzean orain arte etenda egon diren zenbait zerbitzu berriro ere martxan jarriko dituztela azaldu dute liburuzainek:

  • Egunkari eta aldizkariak liburutegian bertan irakurri ahal izango dira, horretarako jarritako eserlekuak baliatuz.
  • Ordenagailu gehiago izango dira erabilgarri: helduen liburutegian hiru, eta haurren liburutegian bi.
  • Erabiltzaileek apalategietara sartu ahal izango dute, betiere aldi berean lau pertsonako muga pasa gabe.

Eserleku kopurua, momentuz, berdin mantenduko dute. Gainera, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da aurrerantzean ere, eta liburutegira sartzeko eskuak garbitu beharko dira.

Hona hemen liburutegiaren udako ordutegia:

Helduen liburutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00
  • Astearte eta ostegunetan arratsaldez ere zabalik: 18:00-20:00

Haurren liburutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
  • Astearte eta ostegunetan arratsaldez ere zabalik: 18:00-20:00

 

Herritarren Arreta Zerbitzuaren ordutegia

Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du, udaletxean kokatutako Herritarren Arreta Zerbitzuak 8:00etatik 14:00etara bitartean eskainiko duela zerbitzua udan zehar.