Udako txalupa zerbitzua esleitzeko oinarriak argitaratu ditu Udalak

2025/03/04

Eskaintzak aurkezteko azken eguna martxoaren 19a izango da (15:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira proposamenak).

Txomin Agirre kaiaren eta Santiago hondartzaren artean erriotik bidaiariak garraitzeko zerbitzuaren esleipena martxan jarri du Zumaiako Udalak. Interesa dutenek Kontratatzailearen profilean aurkituko dute beharrezko informazio guztia.