Udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetarako aurkezteko epea zabalik
Bi zerrendetan aurkezteko azken eguna martxoaren 27a izango da.
Udan egin ohi diren udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetarako oinarriak eta deialdia argitaratu berri dira. Postu bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, beraz, bi postuetarako hautagai izan nahi duenak, bietan eman beharko du izena. Bestela dagokion zerrendan bakarrik. Bi zerrendetara aurkezteko epea martxoaren 27an bukatuko da (nahiz eta koordinatzaile posturako epe muga hasieran 21era arte zen, 27ra arte luzatu da ).
Koordinatzaile posturako ezinbestekoa da begirale titulua izatea.
Informazio gehiagorako klikatu hemen:



