Udal argitalpenetan argazkiak erabili ahal izateko erosketa deialdia egin du Udalak

2018/07/19

Udaleko Kultura eta Turismo Batzordeak hainbat argazki eskuratu nahi ditu horiek udal argitalpenetan erabili ahal izateko. Horretarako deialdi bat egin die herriko argazkilari zein argazki zaletuei euren lanak aurkeztu ditzaten.

Hauek dira bete beharreko oinarriak:

  1. 1.    Helburua:

Aipatu batzordeak urtero argazki kopuru bat eskuratu nahi du udal argitalpenetan zein webgunean erabili ahal izateko, batetik eta erakundeekin elkarlanean ditugun proiektuen argitalpenetan erabiltzeko bestetik.

 

  1. 2.    Argazkien baldintzak:
  • Egungo argazkiak izan behar dute.
  • Zumaiako  eremu edota guneak jaso ahal izango dituzte, auzoak barne:
    • Paisaiak: Zumaia orokorra, ikuspegi ezberdinetatik, Flyscha, San Telmo, hondartzak, Urola ibaia, itsasargia, Julio Beobide (Paol bidea)…
    • Alde zaharra: txoko ezberdinak, eraikin historikoak eta haien apaindurak, San Pedro parrokia kanpotik zein barrutik, San Juan iturria, kofradia barrutik zein kanpotik…
    • Donejakue bidea eta erromesak.
    • Oinezko ibilbideak: pertsonak ibilbidean nahiz bidearen seinaleztapena adierazten dutenak.
    • Gastronomia: pintxoak dastatzen, parrillak, bertako barazkiak eta produktuak, azokak…
    • Kirol eta kultur ekitaldiak eta festak.
    • Bestelako txokoak.
  • Interesun bakoitzak gehienez 20 argazki aurkez ditzake.
  • Formatua: kalitate handiko JPG. 300 ppp-ko bereizmenarekin eta gutxienez 30*20 cm-koa.
  1. 3.    Aukeraketa, jabetza eta erabilera eskubideak:
  • Aukeratzen den argazki bakoitza 100€tan ordainduko da.
  • Udalak argazki horiek egoki irizten dion argitalpenetan erabiliko ditu eta erabilera eskubide guztiak Udalarenak izango dira.
  • Irabazi asmorik gabeko erakundeetatik jasotzen ditugun eskaerei erantzuteko ere erabiliko dira.
  • Argazkiaren jabetza egilearena izango da eta erabiltzean egilearen izena adieraziko da.
  • Aukeratzen diren argazkiak 5 urtez gorde eta erabili ahal izango ditu Udalak. Denbora hori pasa ondoren erabiltzeko baimena argazkilariari eskatu beharko dio.
  • Lehiaketara aurkeztu eta aukeratuak izan ez diren argazkiak sistematik ezabatuko ditu Udalak.

 

  1. 4.    Aurkezpena eta oharrak
  • Argazkiak turismo bulegoan aurkeztu edo  turismoa@zumaia.eus helbidera bidali beharko dira, betiere abuztuaren 31 baino lehen.
  • Hilabeteko epean aukeratuko dira argazkiak,  eta epaimahaia udal kultur eta turismo batzordeak osatuko du, adituen laguntzarekin.
  • Deialdira argazkiak aurkezteak oinarri guztiak onartzea dakar.