Udal artxibategiko dokumentuen bildumaren argitalpena
Udaleko artxiboak biltzen dituen liburuaren aurkezpena gaur izango da, 19:00etan Foronda kultur etxean.
Zumaiako Udal Artxibategian Erdi Arotik aurrerako dokumentu ugari dago. Hori ikusita, altxor guzti hori biltzen duen liburua kaleratu berri du Eusko Ikaskuntzak Zumaiako Udalaren laguntzarekin. Lan hori Javier Elorza Maiztegi ikerlariak prestatu du eta gaur arratsaldean,19:00etan, Foronda kultur etxean emango du guzti horren berri.



