Udal aurrekontuetarako ekarpenak egiteko aukera dute oraindik herritarrek

2018/12/14

Azaroan banatutako aldizkarian iragarri bezala, aurrekontuak@zumaia.eus helbide elektronikoa eskuragarri dute herritarrek nahi beste ekarpen egiteko. Udalak, herritarrei ekarpenak egitea errazte aldera, Udaletxean bertan ekarpenak jasotzeko kutxatxoa ere jarri du, beren proposamenak paperean egitea nahiago dutenentzat.

Aurreko urteetako ohiturari jarraiki, Zumaiako Udalak, aurrekontuak prestatzeko herritarrei proposamenak egiteko aukera emateko bideak jarri ditu aurten ere. Azaroan argitaratu zen udal aldizkariak zihoen bezala, herritarrek eskura izan dute eta izaten jarraitzen dute aurrekontuak@zumaia.eus helbide elektronikoa beren ekarpenak bidaltzeko, baina ekarpenak paperean egitea nahiago duten herritarrei erraztasunak emate aldera, Udalak kutxatxo bat jarri du Udaletxeko sarreran.

Ez dago, beraz, ekarpenak ez egiteko aitzakiarik. Guztion iritziek balio dute eta aurrekontuak prestatzeko, nahiz urtean zehar lantzeko, baliagarriak izango dira.

Anima zaitez! Egin zure ekarpena Zumaiari!