Auzitegirako epaimahaikide izendatzeko zozketa dela eta, hauteskunde-zerrendak jendaurreko agerraldian izango dira irailaren 23ra bitartean

2020/09/15
Epaimahaikideak izendatzeko zozketa irailaren 25ean izango da.

Justizia Administrazioak aukera ematen die herritarrei delitu konkretu batzuen epaiketetan parte hartzeko. Herritar guztien eskubidea da, bai eta lankidetza-betebeharra ere, Zinpekoen Epaimahaiari buruzko Lege Organikoko eskakizunak betetzeari dagokionez. 5/1995 Lege Organikoak 13.2 artikuluan ezartzen duenaren arabera, zozketa bidez zehaztu beharreko epaimahaikideak zozketaren egunean indarrean zegoen hautesle-erroldaren zerrendatik ateratzen dira, udalerrien arabera ordenatuta, alfabetikoki zerrendatuta eta probintzia osoan korrelatiboki zenbakituta.

Hori horrela izanik, Zumaiako Udalak jendaurreko agerraldian jarri du hauteskunde-zerrenda, irailaren 15etik 23ra bitartean.  Epaimahaikideak izendatzeko zozketa irailaren 25ean izango da.