Udal Elkarteak hiru prestakuntza-tailer berri eskainiko ditu urrian eskualdeko ekintzaile eta enpresari txikientzat

2019/10/07

Prestakuntza-tailer guztien helburua da ekintzaile nahiz enpresari txikiei salmenta prozesuak hobetzeko estrategia eta erremintak eskaintzea.

Urola Kostako Udal Elkartearen "EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema" egitasmoaren baitan, urrian zehar, 3 prestakuntza-tailer berri eskainiko dira pertsona ekintzaile edota enpresari txikientzat.

Prestakuntza-tailer guztien helburua da ekintzaile nahiz enpresari txikiei salmenta prozesuak hobetzeko estrategia eta erremintak eskaintzea; beti ere, negozioaren errentagarritasuna areagotzeko asmoz.

1. Prestakuntza- tailerra: KOMUNIKAZIOAREN BALIOA SALMENTA PROZESUAN

Ba al dakigu saltzen? Gaur egun, marketing arazorik larriena zera da: salmenta prozesuan ohikoa den komunikazio eraginkorraren hutsunea. Hala, saio praktiko baten bitartez, bezeroarekiko komunikazio egoki bat lortzeko metodologia eta hainbat tresna erakutsiko zaizkie partaideei.

Saio bakarreko 4 orduko prestakuntza eskainiko da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian. Urriaren 9an izango da ikastaroa; goizez, 09:30etik 13:30era.

  • Eguna: Urriak 9
  • Ordua: 09:30etik 13:30era

2. Prestakuntza- tailerra: NOLA SORTU ON-LINE DENDAK 

Tailerraren helburua da Internet bidez salmentak egiteko dauden aukera guztiak ezagutaraztea. On line denda baten egituraketa eta erabilgarritasunari buruzko aholkuak eskainiko dira tailerrean. Partaideek ikasiko dute lehendabizikoz on line denda bat martxan jartzen, baita salmenta gehiago lortzeko helburuarekin, on line dendak hobetzen ere.

Guztira, 8 orduko ikastaroa izango da; bi lan-saiotan banatuta. Hain zuzen ere, urriaren 15 eta 16an izango da tailerra; eguerdian, 13:30etik 15:30era (Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian).

  • Eguna: Urriak 15 eta 16
  • Ordua: 13:30etik 15:30era

3. ​Prestakuntza- tailerra: ON-LINE SALMENTAK KANPO PLATAFORMEN BIDEZ

Norberak bere on-line denda propioa sortu beharrik izan gabe, helburua da produktu eta zerbitzuak Internet bidez saltzeko zein beste aukera dauden ezagutaraztea. “Marketplace” izeneko guneetan sakonduko da eta bereziki tailer interesgarria da merkataritza saltoki txikientzat.

Guztira, 8 orduko ikastaroa izango da; bi lan-saiotan banatuta. Hain zuzen ere, urriaren 22 eta 23an izango da tailerra; eguerdian, 13:30etik 15:30era (Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian.

  • Eguna: Urriak 22 eta 23
  • Ordua: 13:30etik 15:30era

​Argibideak eta izen-ematea:

Prestakuntza tailerretan parte hartzeko izen ematea Urola Kostako Udal Elkartearen bidez egin behar da. Horretarako ondorengo datuak beharko ditugu:

  • IZK/NAN            
  • Ekintzailearen izen-abizenak edo enpresaren izena      
  • Jarduera-sektorea
  • E-mail  
  • Telefonoa
  • Intereseko ikastaroa(k)

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea, 6 20 800 Zarautz)
Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)

  • Tel. 943 890808
  • jpino@urolakosta.eus