Udal Elkarteak antolatuta jardunaldia eskualdeko enpresentzat: 'aukerak eta trabak Estatu Batuetan nekazaritza eta elikadura'
Eskualdeko enpresei zuzenduta dago azaroaren 13an emango den jardunaldia. Aurrez izena eman behar da jardunaldian parte hartzeko.
Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak, Nazioartekotzeko Planaren barruan jardunaldia antolatu dute azaroaren 13rako eskualdeko enpresentzat: “Aukera eta trabak Estatu Batuetan nekazaritza eta elikaduraren sektoreko enpresentzat”.
Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Guipuzkoako Bazkundeak nazioartekotzearekin loturiko jardunaldi informatibo bat antolatu dute, non Estatu Batuetara esportatzeko kontutan izan behar diren arlo garrantzitsuenak azalduko diren. Nazioartekotze prozesu baten prestakuntza txar edo ahul batek, eragozpen ugari ekar ditzake enpresa esportatzaileei.
Saioa, nekazaritza eta elikadura sektoreko enpresa batek bere produktuak Estatu Batuetara esportatzeko, landu eta ezagutu beharreko hainbat gai jorratzera dago zuzendua. Helburu nagusia, Estatu Batuak dituen berezitasunak ezagutzea delarik, eta eskaintzen dituen negozio aukerak elikadura sektorean, esportazio prozesu arrakastatsu bat bermatzeko.
Eguna, ordutegia
DATA: 2014-11-13
ORDUTEGIA: 9:00-11:30
IRAUPENA: 2,5 ordu
LEKUA: Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6, Abendaño Industrialdea, Zarautz)
Saioaren eduki eta gaiak
· Zeintzuk dira elikadura produktuen mundu mailako joerak?
· Gourmet produktuen definizioa.
· Gourmet merkatuaren garrantzia eta tamaina Estatu Batuetan.
· Merkatuaren bilakera eta estatu mailako azterketa Estatu Batuetan (ekialdea, Kalifornia, Nevada)
· Komertzializazio kanalak
· Inportatzailea / banatzailea / brokerra / txikizkariak
· Sustapenerako tresnak eta Feria garrantzitsuenak
· Garraio logistikoa eta Incoterm baldintzak
· Etiketatu araudia eta beharrezkoak diren erregistroak
· Ohiko akatsak
· Arrakasta kasuak
· Galde-eskeak
Hizlaria: Jon Zabaleta, Enpresa Zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. 1985-1987 FAGOR Etxetresnak, Marketing Saila; 1987-1999 LATZ enpresako Esportazio Zuzendaria; 1999-gaur egun- Gipuzkoako Merkatal Ganbera, Nekazal-Elikadura sektorean
Informazioa eta izen-ematea:
Aintzane Ruesgas (Urola Kostako Udal Elkartea)
Tel. 943 89 0808
enpresa@urolakosta.org



