Udal Elkarteak bi langile kontratatuko ditu, eskualdeko enpresetan energia eraginkortasunaren gaia lantzeko

2014/10/23

Zazpi hilabeteko kontratuak izango dira (azarotik ekainera). Eskabideak aurkezteko epea amaituko da urriaren 27an.

 

Urola Kostako Udal Elkarteak 2 langile kontratatuko ditu "Urola Kostako eremuko enpresetan energia aurrezteko lehiakortasun programa" garatzeko.

Hona hemen lanpostuen ezaugarriak laburbilduta:

  • Lanpostua: energia arloko teknikaria
  • Lanpostu kopurua: 2 lanpostu. Bietako bat beteko da lanpostuaren zereginekin lotutako lanak egiten esperientzia duen pertsona batekin eta bestea esperientziarik ez duen pertsona batekin. Esperientzia duela iritziko zaio gutxienez 6 hilabeteko esperientzia baldin badu.
  • Lanaldia: %75.
  • Lan-harremana: bitarteko funtzionarioa
  • Iraupena: 7 hilabete (luzapenik gabe). Aurreikusitako hasiera data: 2014ko azaroko bigarren hamabostaldia.
  • Lan-hitzarmena: Udal Elkarteko langileen lan-hitzarmena, ordainsarien maila 14,5
  • Eginkizunak: batetik, eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) enpresen eta energiaren industriaren balio katearen azterketa egitea, eta, bestetik, eskualdeko enpresekin lan pedagogikoa eta dinamizazio lanak burutzea eta auditoria energetikoak egitea, energia aurreztea lehiakortasun faktore gisa hartuta.
  • Finantzaketa: lanpostu horiek finantzatuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2014ko irailaren 23ko 29/2014 Foru Dekretuaren bidez (energia sektorean Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainen partaidetzan eragina izango duen Gipuzkoako eskualdeko garapen agentzietarako finantza laguntzaren programaren bidez).

Oinarriak, parte hartzeko baldintzak, eskabidea egiteko eredua... hemen.