Udal Elkarteak hondakin organikoak biltzeko ikastaroa eskainiko du asteburuan Zumaian
Gaur (ostirala) arratsaldean eta bihar goizean egingo dira saioak, Forondan. 2008an abiatu zuten bosgarren edukiontziaren esperientzia pilotua Zumaian eta Zarautzen, eta 114 etxebizitzek parte hartu dute.
Urola Kostako Udal Elkarteak eta Foru Aldundiak hondakin organikoak gaika biltzeko ekimena jarri zuten abian 2008an Zarautz eta Zumaian, esperientzia pilotu gisa. Ekimen horretan 1.114 etxebizitzek hartu dute parte. Orain, berriz, hondakin organikoak biltzeko zerbitzua Udal Elkarteko 5 herrietan jarriko dute Udal Elkarteak eta udalek. Zarautzen eta Zumaian lehengo edukiontzi kopurua dago jarrita eta Aian, Getarian eta Orion lehenengoz jarriko dira. Guztira 89 edukiontzi jarri dira eskualdean: Aian 2, Getarian 3, Orion 4, Zarautzen 55 eta Zumaian 25.
Kanpaina berri honen inguruan, ikastaroa eskainiko dute asteburuan Zumaian. Gaur (ostirala) arratsaldean, 16:30ean hasiko da bata, eta bihar 10:00etan izango da lehendabizikoa. Saio guztiak Forondan eskainiko dira.
Hondakin organikoak
Landare jatorriko (fruta, barazki, pasta, arroz...) zein animalia jatorriko (haragi, arrain, hezur, arrautzak, gazta...) hondakinak dira edukiontzi marraioan utzi behar direnak (kozinatuak nahiz gordinak), poltsa biodegradagarri batean sartuta.
Parte hartzeko ikastaroa
5. edukiontzia erabiltzeko tailer edo ikastaro labur bat egin behar da. Ikastaroan partehartzaile bakoitzari honakoak emango dizkiete: 5. edukiontzia erabiltzeko argibideak, edukiontzi txikia, poltsa biodegradagarriak eta kaleko edukiontziaren giltza.
Hondakinen inguruko prozesua
Bestalde, Zumaiako Udalak hondakinen kudeaketaren inguruan herritarrak informatzeko kanpaina egiten ari da. Joan den astean eratu zuten Hondakinen Batzorde Herritarra eta prozesuan zehar landu nahi dituzten ereduak adostu zituzten.



