Udal Elkarteak orientazio zerbitzua indartu du
Urola Kostako Udal Elkarteak (Lanbideren Orientazio Zerbitzu kolaboratzailea) enplegurako eta autoenplegurako zerbitzua berregituratu eta indartu du. Orientazio saio eta zerbitzua eskainiko ditu, banan-banan nahiz taldeka. Orientazio zerbitzu horien helburua da langabeei lana bilatzen laguntzea, lana dutenei hobetzen laguntzea eta enpresa bat sortzeko asmoa dutenei laguntza eta aholkularitza ematea.
Lana bilatzeko orientazioa
Lan bila dabiltzan pertsonei banan-banan laguntzen diegu. Bere perfilaren arabera, lana bilatzeko prozesua eta urratsak antolatzen laguntzen dugu, lana era planifikatuan bilatzeko. Hainbat saio eskaintzen ditugu, lana bilatzeko eta lanpostuari eusteko trebetasun eta gaitasunak lantzeko: teknologia berrien bidez lana bilatzeko teknikak, 2.0 enplegua, autokandidaturak, CVa nola egin, lan elkarrizketak nola egin...
Autoenplegurako orientazioa (enpresa bat sortzeko laguntza)
Enpresa bat sortzeko ideia buruan darabilten pertsonei laguntza eta aholkularitza eskaintzen diegu banan-banan, enpresa ideia aztertu eta martxan jartzeko. Zerbitzu horretara dator pertsonak bere enpresa edo negozio ideia aztertu eta enpresa-plana egiteko tresna eta ezagupenak jasoko ditu (banan-banan edo eta taldean).
Enplegu Zentroa (zerbitzu berria)
Zerbitzu berria jarri du martxan Udal Elkarteak. Enplegu Zentroa eremu fisiko bat da, Udal Elkartearen egoitzan dagoena (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Eremeu horretan lan bila dabilen pertsonak hainbat tresna aurkituko ditu eskura: ordenagailuak, informazio panelak, lan eta prestakuntza eskaintzak... eta orientatzaile baten laguntza. Hurrengo orrian dituzu Enplegu Zentroari buruzko xehetasunak.
Harremanetan jartzeko:
Urola Kostako Udal Elkartea, Urdaneta bidea 6, Zarautz
Telefonoa: 943890808
Ordutegia 7:30-15:00
Enplegurako Orientazioa
orientazioa@urolakosta.org (Olaia Sainz edo Vanessa García)
Autoenplegurako orientazioa
enpresasustapena@urolakosta.org (Maider Ibarbia edo Eli Uzkudun)
Urola Kostako Udal Elkartearen Orientazio Zerbitzuak Lanbideren (Eusko Jaurlaritzaren) dirulaguntza jaso du eta Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen du, 2007-2013 EFG Programa Operatiboaren esparruan.
ENPLEGU ZENTROA: ZERBITZU BERRIA
Urola Kostako Udal Elkarteak ENPLEGU ZENTROA jarri du martxan.
Zer da?
Espazio fisiko bat da: bertan, lana bilatzen laguntzeko tresnak dituzu batetik, eta orientatzaile profesional bat, laguntzeko.
Non dago?
Zarautzen, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Abendaño industrialdea)
Telefonoa eta e-posta
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47 enpleguzentroa@urolakosta.org
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara
Zer aurkituko duzu bertan?
Ordenagailuak internetera sartzeko konexioarekin. Horien bidez, lan arloko web guneetan sar zaitezke.
Informazio-paneletan lana, prestakuntza eskaintza eta diru-laguntzei buruzko informazioa aurkituko duzu. Panel horietan Lanbideren lan eskaintzez gain, lan eskaintza publikoak eta prentsan argitaratutakoak ere topatuko dituzu.
Liburutegian dokumentazio bibliografikoa, prentsa, aldizkari espezializatuak eta beste material grafiko batzuk eskura ditzakezu.
Orientazio teknikaria izango duzu lana bilatzeko, banakako argibideak eta laguntza eskaintzeko.
Nork erabil dezake? Urola Kostako Udal Elkarteko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) edozein herritarrek erabil dezake. Ez dago aurrez hitzordua hartu beharrik.
Enplegu Zentroko zerbitzuak erabil ditzakete langabeek nahiz lanean ari diren pertsonek.



