Udal Elkarteak urola kostako lan-poltsa eskura jarri du, lanpostuak betetzeko uda sasoirako edo urte osorako
Udaberri eta uda sasoiari begira langileak behar dituzten merkataritza eta ostalaritzako establezimenduek zerbitzu hori erabil dezakete
Urola Kostako Udal Elkarteak bere LAN-POLTSA kudeatzen du eta eskualdeko enpresei zerbitzua eskaintzen die (%100 diruz lagundua) lan-poltsa horren bidez dituzten langile premiak betetzeko.
Zerbitzu osoa eskaintzen du Udal Elkarteak:
· lan-eskaintza kudeatu
· hautagaiak bilatu
· hautagairik egokienen curriculuma bidali
Udaberri eta uda sasoiari begira langileak behar dituzten merkataritza eta ostalaritzako establezimenduek zerbitzu hori erabil dezakete. Horretarako bi bide daude:
1. Gurekin zuzenean harremanetan jarri: tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.org
2. On-line plataformaren bitartez eskaera egin: www.enplegua-urolakosta.org
Enplegatze Agentzia homologatua
Urola Kostako Udal Elkartea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak homologatutako Enplegatze Agentzia da (1600000046 zenbakia) eta bitartekotza zerbitzua eskaintzen die eskualdeko enpresei, dituzten beharrei erantzuna emateko.
Informazio gehiago
943 89 08 08
lanpoltsa@urolakosta.org



