Udal gobernuak aurrekontuen negoziaketen inguruan argitaratutakoari buruzko adierazpenak

2019/02/08

Udal gobernuak onartzen du, gaizki ulertu baten ondorioz, egin den komunikazioa ez dela erabat egokia izan eta adierazi du, informazioa zuzendu duela dagoeneko webgunean.

Alderdi sozialistako ordezkariak bere ezinegona adierazi ondoren, udal gobernuak, aurrekontuen negoziaketen inguruan argitaratutakoari buruz azaldu du, gaizki ulertu baten ondorioz, egin den komunikazioa ez dela erabat zuzena izan.  PSE-EEk, Estazio auzorako izendun kontu-sail bat sortzeko eskatu zuen. Horiek horrela, udal gobernuak “Hirigintza azterlanak” kontu-sailean Estazio auzoko bideragarritasun plana egiteko jasota zituen 15.000 euro  “Estazio auzoko bideragarritasun plana” izeneko partida berri batera pasa zituen. Udal gobernuak adierazi du, udal webgunean jasotako informazioa zuzendu eta komunikabideei helarazi dizkiela aipatu aldaketak eta argitu nahi izan du, halaber, ez zuela sozialistek egindako ekarpena gutxiesteko asmorik.