Udal Gobernuak bat egin du Okin enpresako langile batzordeak deitutako kontzentrazioarekin
Gaur goizean, 11:00etatik aurrera, 'Lan istripu gehiagorik ez' lemapean kontzentrazioa egin da Okin enpresako langile batzordeak deituta. Bertan bildu dira Gorka Ramos zumaiar gaztearen lan istripua salatzeko, lagun, lankide, sindikatu eta Zumaiako Udal Gobernuko ordezkariak.



