Udal gobernuaren jakinarazpena TAO zerbitzuaren inguruan

2019/06/19

Ikusirik TAO zerbitzuarekin jende asko zailtasunak izaten ari dela, arazoak gutxitzeko eta egin beharreko tramiteak lasaiago egin ahal izateko, Udal Gobernuak honako erabaki hau hartu duela jakinarazi nahi die herritarrei: Iazko txartelaren jabe izan eta aurtengo ekitaldirako txartela indarrean jartzeko modurik izan ez duten herritarrek, ordainketa egiteko modurik izan ez delako edo beste edozein arazo administratibo tarteko, uztailaren 1a bitartean isunen bat jasoz gero, udaletxera jo dezakete isuna kentzeko. Betiere aparkamenduaren ordenantzan ezarritako gainerako araubide guztia errespetatu beharko da balizko isun hori kendu ahal izateko.