Udal Hauteskundeetarako zerrendak argitaratu dira

2011/04/20

Gaur argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean maiatzaren 22ko hauteskundeetarako zerrendak. Iñaki Agirrezabalaga, gaur egungo alkatea, berriro aurkeztuko da (Bildutik); Aitor Leiza (Aralar), Emiliano Cabañas (PSE-EE) eta Pilar Etxabe (H1!) zinegotziak ere alkategai dira. EAJ-ren alkategai berria Montse Arana da; eta PPkoa, berriz, Antonio Parela. Hauteskunde mahaikideak izendatzeko zozketa publikoa apirilaren 26an, 09:00etan izango da udaletxean.

 

Gaur, apirilak 20, argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean maiatzaren 22ko Udal Hauteskundeetarako zerrendak. Alkategaiak Iñaki Agirrezabalaga (Bildu), Montse Arana (EAJ), Aitor Leiza (Aralar), Emiliano Cavañas (PSE-EE), Pili Etxabe (H1!) eta Antonio Parela (PP) dira. Azpeitialdeko barrutiko zerrendak ikusteko (tartean daude Zumaiakoak) klikatu hemen.