UDAL KONTU-HARTZAILE LANPOSTUA BETETZEKO HAUTAKETA PROZESU IREKIA MARTXAN JARRI DU UDALAK
Eskaerak aurkezteko azken eguna ekainaren 5a izango da.
Eskabideak aurkezteko baldintzak:
- Espainiako naziotasuna eduki tzea
- 16 urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaez erretiroa hartzera behartzen duen adina bete gabe izatea
- Lanpostuko zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea (baldintza hori dagokionean egiaztatu beharko da mediku azterketaren bidez)
- Diziplinazko espedientearen bidez Autonomia Erkidegoe-t ako Administrazio Publikoetako edo organo konstituzionaletako edo organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea
- Honako titulu akademiko hauetako bat: Zuzenbidean lizen t ziaduna, Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna,Soziologian lizentziaduna, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan lizentziaduna, Ekonomian lizentziaduna, Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna, Finantza eta Aktuariotza Zientzietan lizentziaduna edo dagokion Graduaren titulua. Atzerriko titulazioen kasuan, titulazio hori homologatua dagoela egiazt tzen duen agiria izan beharko du
- Lanpostuak esleituta duen euskara maila ziurtatzen duen titulua izan beharko du
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- NANaren fotokopia
- Deialdian parte hartzeko eskatutako tituluaren fotokopia
- Deialdian parte hartzeko eskatutako euskara-maila ziurtatzen duen dokumentuaren fotokopia
- Oinarrien zortzigarren puntuak,hautaketa-prozesuan, merezimenduak egiaztatzeko eta aditzera emateko epea irekiko du Epaimahaiak . Eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako aldiak baino ez dira kontabilizatuko. Lan-eskarmentua egiaztatzeko ziurtagiriak (originalak edo fotokopia konpults tuak) aurkeztu beharko dira. Prestakuntza osagarria egiaztatzeko, aldiz, ikastaroa antolatu duen organo ofizialak emandako ziurtagiriak edo lortutako tituluen fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira.
Oposizio lehiaketa:
Lehiaketaldian hainbat proba gainditu beharko dituzte hautagaiek. Probak egin ahal izateko, hautagai guztiek Nortasun Agiria edo beste edozein dokumentu ofizial ekarri beharko dute probetara. Oposizio-faseko ariketa bakoitzean, ariketak zuzendu eta hautagaien nortasuna ezagutzera eman eta bakoitzaren kalifikazioa erabaki baino lehen, ariketa gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortzeko beharrezkoa den ezagutza maila edo muga ezarri ahal izango du eta hautagaiek horren berri izango dute oposizio-faseko ariketa egin aurretik.



