Udal kontu-hartzaile lanpostua betetzeko izendapen proposamena egin du epaimahai kalifikatzaileak

2017/12/04

Gaur bertan argitaratu dira udal kontu-hartzaile postua betetzeko oposizio lehiaketaren merituen balorazioaren behin-betiko emaitzak eta horrekin batera, baita hautaketa prozesuaren puntuazio totalak ere. Horri lotuta, emaipahai kalifikatzaileak lanpostua betetzeko izendapen proposamena egin du eta hautagaiak 7 egun naturaleko epea izango du, zehazki, abenduaren 11a arte, hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkezteko. Halaber, gainontzeko hautagaiek Epaimahai Kalifikatzaileari zuzendutako ERREKLAMAZIOA egin ahal izango dute abenduaren 20a arte (hau barne).