Udal langileen greba deialdiak eragina izango du bihar udal zerbitzuetan

2026/05/13

Greba deialdia tarteko, ezin izango da udal zerbitzuen ohiko funtzionamendua bermatu. 'Udaletako lan baldintzak hemen erabaki' lemapean egingo dute greba udal langileek.

ELA eta LAB sindikatuek grebara deitu dituzte udal langileak bihar, maiatzak 14. Apirilaren 23ko lanuztean bezala, bi aldarrikapen nagusi izango dituzte: udaletako lan baldintzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan erabaki daitezen, batetik; eta Udalhitzeko hitzarmena eguneratzea, bestalde.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udal langileak deitu dituzte grebara, eta Zumaian ere eragina izango du deialdiak. Beraz, ezin izango da udal zerbitzuen ohiko funtzionamendua bermatu. Alondegia kultur etxea (udal liburutegia barne) itxita egongo da, gainera.