Udal langileen grebak udal zerbitzuetan eragina izango du bihar

2026/06/03

Udaletako lan baldintzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erabaki daitezen eskatuko dute beharginek. Greba deialdia tarteko, ezin izango da udal zerbitzuen ohiko funtzionamendua bermatu.

Maiatzaren 14an egin bezala, udaletako lan baldintzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erabaki daitezen eta Udalhitzeko hitzarmena eguneratu dadin, ELA eta LAB sindikatuen greba deialdiarekin bat egingo dute bihar zenbait udal langilek.

Zumaian ere eragina izango du deialdiak. Beraz, ezin izango da udal zerbitzuen ohiko funtzionamendua bermatu.