Udal liburutegiak udako ordutegia izango du asteartetik aurrera

2026/06/25

Ekainaren 29an itxi egingo dute, San Pedro eguna dela-eta. Hilaren 30etik aurrera izango du udako ordutegia udal liburutegiak: astelehenetik ostiralera goizero izango da zabalik, eta astearte eta ostegunetan, arratsaldez ere bai.

Udal liburutegiak udako ordutegia izango du hilaren 30etik aurrera, asteartea. Bi hilabetez, zerbitzua astegunetan izango da martxan. Haur liburutegia 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute astelehenetik ostiralera, eta astearte eta ostegunetan, arratsaldez ere izango da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.

Helduen liburutegia, berriz, 09:00etatik 14:00etara zabalduko dute astegunetan. Haur liburutegian bezala, astearte eta ostegunetan arratsaldetan ere bi orduz zabalduko dute, 18:00etatik 20:00etara.