Udal Liburutegiak urtarrilean izango duen ordutegia

2012/01/02

Besteak beste, ostegun honetan, urtarrilak 5, 15:00ak arte izango da irekita, eta ostiralean (Errege Eguna) eta larunbatean itxita izango da. Hilabete osoan, aldiz, astelehenetik ostiralera bitartean ordutegi jarraian izango da irekita, hau da, 09:30etatik 20:00ak arte izango da irekita.

 

Udal Liburutegiak zehaztu du urtarrilean izango duen ordutegia. Hala, hilaren 27a arte, ordutegi jarraia izango du. Goizeko 09:30etatik 20:00ak arte irekita izango da. Ordutegi honela egokituz, ikasleei zerbitzu zabalagoa eskaini nahi zaie, azterketa garaian. Aste horietako larunbatetan eta hilaren 30 eta 31n, berriz, ohiko ordutegian zabalduko dute.

Horretaz gain, aste honetan, urtarrilaren 5ean, Errege Egun bezpera izanik 15:00ak arte izango da irekita; Errebe Egunean bertan eta larunbatean, berriz, itxita izango da.