Udal liburutegirako administraria kontratatzeko prozesua abiarazi du Udalak Lanbideren bitartez

2019/06/10

Helburua da, azterketa garaian ez ezik, gainerako hilabeteetan ere, udal liburutegiaren ordutegia zabaltzea 09:30-20:00 bitartean jarraian, modu horretara, hainbat herritarrek eginiko eskaerari erantzuna emateko. Interesdunek hilaren 14a arte izango dute Lanbidek argitaratutako lan eskaintzan izena emateko eta merituen baloraziorako egiaztagiriak udaletxean aurkezteko.

Zumaiako Udalak abiarazi berri du, Lanbideren bitartez, udal liburutegirako administraria kontratatzeko prozesua. Horren helburua da, hainbat herritarrek egindako eskaerari jarraiki, udal liburutegiaren ordutegia, azterketa garaitik haratago, urteko gainerako hilabeteetara ere zabaltzea (uztaila eta abuztua izan ezik), 09:30-20:00 bitartean ordutegi jarraian.

Interesdunek Lanbiden eman beharko dute izena eta merituen balorazioak egiteko egiaztagiriak, aldiz, udaletxean aukeztu beharko dituzte, bi kasuetan, gaurtik ekainaren 14a bitartean (biak barne).

Merituen dokumentazioa aurkezteko helbidea hemen

Lan eskaintzaren ezaugarriak:

Lanaldi erdiko lanpostua izango da eta ordutegia, aldiz, ondorengoa:

  • 17:00-20:00 astelehenetik ostiralera
  • 09:30-13:30 3 larunbatean behin

Uztaila eta abuztuan:

  • 09:00-14:00 astelehen-asteazken-ostiraletan
  • 10:00-14:00 / 18:00-20:00 astearte eta ostegunetan

Kontratuaren iraupena, hasiera batean, abendua bitartean izango da.

Hautagaiek bete beharreko baldintzak:

  • Gutxienez, Batxi­lergoa edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa eduki­tzea, edota indarrean dagoen legerian pareko­tzat hartutako tituluren bat eduki­tzea.
  • Euskara maila: 3. HE edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

Baloratuko diren merituak: 

Hautaketa prozesua arautuko duten irizpideei dagokionez, prozesuari azkartasuna emateko, kontratazioa lehiaketa bidez egitea proposatzen da eta ondoren azaltzen diren  merituak baloratuko dira:

  • Bibliotekonokia eta dokumentazioaren diplomatura edo gradua
  • Informatika
  • Liburutegiarekin lotura duten ikastaroak egin izana
  • Lan eskarmentua 

Lan eskaintzaren inguruko informazio guztia eskuragarri hemen