Udal ordezkariak Jose Mari Korta oroitzeko elkarretaratzean izan dira, hilketaren 15. urteurrenean

2015/08/08

Gaur, abuztuak 8, 15 urte dira ETAk Jose Mari Korta enpresaria hil zuela bonba-auto batekin. Urtero gisa, Jose Mari Korta Bidetik fundazioak deituta elkarretaratzea egin da bere izena daraman industriagunean, bere omenez jarritako monolitoaren aurrean. Bertan izan dira Zumaiako Udaleko hainbat ordezkari. Zumaiako Udal Gobernuak ekitaldian parte hartuz, “iraganean izandako bidegabekeriak” gogoratu, eta gaurtik aurrera “bakean oinarritutako elkarbizitzaren alde” lan egiteko konpromisoa azaldu nahi izan ditu.

Korta_familia