Udal zerbitzuen egutegian eta ordutegietan aldaketak Aste Santuan eta santelmoetan
Udal eraikin gehienak itxita egongo dira apirilaren 14tik 18ra. Udaltzaingoak ohiko ordutegia izango du, eta turismo bulegoan eta kiroldegian ordutegi berezia ezarriko da. Santelmoen bueltan ere aldaketak izango dira.
Udaletxea, Alondegia kultur etxea, Branka eta Gizarte Zentroa -taberna irekita egongo da- itxita egongo dira apirilaren 14tik 18ra bitartean, Aste Santuetako oporrak direla eta. Udaltzaingoan ohiko ordutegia jarraituko dute egunotan, eta kiroldegian eta turismo bulegoan ordutegi bereziak ezarriko dira.
Horrez gain, apirilaren 25ean ere itxita egongo dira eraikin horiek guztiak, San Telmo eguna dela eta. Gainera, festak direla eta, zenbait aldaketa izango dira udal eraikin batzuetan. Udaltzaingoaren kasuan, gau osoko zerbitzua eskainiko dute festek irauten duten bitartean.
Alondegia kultur etxea:
- Aste Santuak: apirilak 14-18. Itxita.
- Santelmoak: apirilak 23 eta 25. Itxita.
Kiroldegiko ordutegia:
- Aste Santuak: apirilak 14-18. 07:30etik 13:00era bitartean egongo da zabalik.
- Santelmoak: apirilak 24-25. Kiroldegia itxita egongo da.