Udala baikor Santiago hondartzako proiektua gauzatzeko protokoloa egiteko konpromisoa adostu ostean

2015/10/16

Aste honetan, Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioan, Madrilen, izan dira Zumaiako Alkatea Oier Korta, udaletxeko hainbat teknikari eta Joseba Agirretxea diputatua. Han, Kostetako Zuzendaritza Nagusiarekin elkartu ziren Santiago hondartzarako sarrera-irteerak egokitzeko eta ekipamenduak hobetzeko gauzatu beharreko planaren inguruan hitz egiteko. Bilera ostean, baikor da Oier Korta Santiago hondartzako proiektua gauzatzeko ekintza protokoloa adosteko konpromisoa hartu baitzuten guztiek. Konpromisoez gain, ordea, hobekuntza horiek gauzatzeko ekintzak ere hasi dira. Hamaika hilabeteko epean idazten hasia dagoen proiektua egina egongo da, eta egitear den protokoloak zehaztuko ditu proiektua gauzatzeko pausoak.