Udalak aldi baterako hainbat lanpostu eskaintzen ditu
Gipuzkoako Foru Aldundiak langabetuei zuzenduta abian jarritako programaren baitan, Udalak hiru administrari laguntzaile eta bi ofizial kontratatuko ditu. Uztailaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dira izen-emateak udaletxean.
Zumaiako Udalak hainbat pertsona kontratatuko ditu aldi baterako lan egiteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak langabetuei zuzenduta abian jarritako programaren baitan, Udalak hiru administrari laguntzaile eta udal lantalderako bi ofizial kontratuko ditu. Gizarte Zerbitzuetarako, Idazkaritza eta Kontuhartzailetzarako eta Euskara Sailerako kontratatuko dira administrari laguntzaileak. %100eko lanaldira 6 hilabeterako kontratuak izango dira.
Oinarrietan kontsultatu daitezke baldintza guztiak.
Eskariak uztailaren 17a baino lehen
Izen-emate orriak aurkezteko azkeneko eguna uztailaren 17a izango da. Izen-emate orria Udalaren webgunean eskuratu daiteke, hemen. Orria bete ondoren, udaletxean entregatu beharko da.



