Udalak azken erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak
Hildako emakumearen familiari eta gertukoei babesa adierazi nahi die Udalak, hilketa salatzeaz gain. Horrekin batera, dei egiten die zumaiarrei gaur, astelehena, 18:30ean Saregile plazan egingo den protestan parte hartzera.
Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Sarrigurenen gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die.
Urtea honetan indarkeria sexistaren ondorioz eraildako lehen emakumea da Euskal Herrian. Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.
Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Zumaiako Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die, gaur, otsailak 23, astelehena, 18:30etan, Saregile plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.




