Udalak barkamena eskatu nahi die Oikiako bizilagunei autobus zerbitzuan izandako akats bat tarteko

2010/08/30

Oikiako festetarako aurreikusitako autobus zerbitzuan arazoak izan dira.

 

Zumaiako Udalak barkamenak eskatu nahi dizkie Oikiako bizilagunei zein asteburuan auzora gerturatu ziren herritarrei autobus zerbitzuan izandako akatsa tarteko. Oikiako festak zirela eta, bertara joateko Udalak aurreikusita zuen autobus zerbitzuan arazoak izan dira Udalaren barnean izan den akats baten ondorioz. Horren aurrean, Udalak barkamena eskatu nahi die bai Oikiako bizilagunei eta baita larunbatean Oikiara joan ziren herritar guztiei ere.

Udaletik jakinarazi dutenez, joan den urtean abian jarritako zerbitzu berezi hau hurrengo urteetan ere eskainiko da. Aurtengo arazoek ikasgai bezala balio dezatela.