Udalak bere esku dauden neurri guztiak hartuko ditu emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak babesteko
Azken egunetan Zumaian gertatutakoaren harira, Zumaiako Udalak gertatzen diren eraso sexista guztien aurkako bere jarrera adierazi nahi du, publikoki prentsan ez baitira denak azaltzen.
Azken egunetan Zumaian gertatutakoaren harira, Zumaiako Udalak gertatzen diren eraso sexista guztien aurkako bere jarrera adierazi nahi du, publikoki prentsan ez baitira denak azaltzen.
Horregatik, eta orain artean egin den bezala, Udal honek gogor jokatuko du emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean eta bere esku dauden neurri guztiak hartuko ditu biktima izan diren emakumeak babestu ahal izateko.



