Udalak bere esku dauden neurri guztiak hartuko ditu emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak babesteko

2009/09/14

Zumaiako Udalak gertatzen diren eraso sexista guztien aurkako bere jarrera adierazi nahi du publikoki, eta bere esku dauden neurri guztiak hartuko ditu biktima izan diren emakumeak babestu ahal izateko.

 

Iragan den larunbatean Zumaian gertatutako emakumeen kontrako indarkeria kasuaren harira, Zumaiako Udalak gertatzen diren eraso sexista guztien aurkako bere jarrera adierazi nahi du publikoki, prentsan ez baitira denak azaltzen.

Horregatik, eta orain artean egin den bezala, Udal honek gogor jokatuko du emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean eta bere esku dauden neurri guztiak hartuko ditu biktima izan diren emakumeak babestu ahal izateko.