Udalak bilera ireki batera deitu ditu Larretxo auzoko bizilagunak bertako igogailu proiektuaren nondik norakoak azaltzeko

2018/10/26

Bilera urriaren 29an egingo da arratsaldeko 18:00etan Alondegiko Oxford aretoan.

Larretxo auzoa aldapatsua dela aintzat hartuz eta horrek auzoan zein auzotarren artean sortzen dituen irisgarritasun zein mugikortasun arazoak ere kontuan hartuta, horiei erantzuna emate aldera, Zumaiako udal gobernuak Larretxon igogailu bat jartzeko proiektua garatu du.

Ildo horretan, igogailuak auzoan eragingo duen aldaketa kontuan hartuta eta bertako bizilagunak proiektu horren lekuko zuzen eta nagusienak izango direla jakinik, bilera ireki batera deitu ditu Udalak bizilagunak, proiektuaren inguruko xehetasun eta informazio osoa emateko.

Bilera hori datorren urriaren 29an egingo da, arratsaldeko 18:00etan Alondegiko Oxford aretoan.