UDALAK BILERA IREKI BATERA DEITU DITU OIKIARRAK, AUZOAN JARRIKO DEN AUTOBUS GERALEKUA NON KOKATU ZEHAZTEKO

2017/05/05

Bilera maiatzaren 10ean egingo da, arratsaldeko 19:00etan, Apaizetxearen ondoan.

Gaur egun errepide ondoan dagoen autobus geralekua kendu eta beste bat jarri nahi du Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, auzotarren eskaerari erantzuna eman eta haien irisgarritasuna, mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko. Geraleku hori herrigunean bertan kokatu nahi du, autobusa bertaraino hel dadin.  

Ekimen horren berri eman eta geraleku berriaren kokalekua auzotarrekin zehazteko, Udalak bilera ireki batera deitu ditu oikiarrak datorren asteazkenean, hilak 10.

Bilera Apaizetxearen ondoan egingo da arratsaldeko 19:00etan.