Udalak bilera ireki batera deitu ditu San Jose auzoko bizilagunak igogailuaren eraikitze lanen nondik norakoak azaltzeko

2018/10/02

Bilera urriaren 3an egingo da arratsaldeko 17:30ean udaletxeko pleno aretoan.

San Jose auzoko igogailuaren lanak aurrera doaz eta hain zuzen, datorren urriaren 5ean hasiko dira bertan lehen eraikitze lanak egiten.

Ildo horretan, lanek auzoan eragingo duten aldaketa kontuan hartuta eta bertako bizilagunak proiektu horren lekuko zuzen eta nagusienak izango direla jakinik, obrak hasi aurretik, bilera ireki batera deitu ditu Udalak bertako bizilagunak, lanen inguruko xehetasun eta informazio osoa emateko.

Bilera hori bihar egingo da, arratsaldeko 17:30ean, udaletxeko pleno aretoan.