Udalak esker ona adierazi nahi die Herri-aurrekontuetan parte hartu dutenei
Atzo egin zen herritarrekin prozesuko azken lan-saoia, eta Udalak eskerrak eman nahi dizkie prozesuan parte hartu dutenei.
Zumaiako Udalak 2012ko Herri-aurrekontuak osatzeko prozesuan parte hartu dutenei, bere esker ona adierazi nahi die. Atzo egin zen herritarrekin azken lan-saioa, eta Udala gustura dago prozesuan parte hartu dutenek azaldutako jarrerarekin.
Eskerrak emateaz gain, Udalak adierazi nahi du, informazioa jaso ondoren orain proposamenak aztertu eta ondorioak ateratzen ari dela. Dena ondo aztertua eta kontrastatua duenean, herritarren artera informazioa plazaratuko da.
Prozesua
Azaroaren 16an egin zen Herri-aurrekontuak 2012 prozesuko lehen bilera. Lehen eta bigarren lan-saioetan, Zumaiako Udalak informazioa eman zien herritarrei, ondoren beren proposamenak oinarri sendoa izan zezaten. Lan saio horien bukaeran, lan-talde txikietan bildu eta gaien inguruan hitz egin eta eztabaidatzeko aukera izan zuten.
Atzo, berriz, bakoitzak zituen proposamenak plazaratzeko unea izan zen.



