Udalak eskerrak ematen dizkie Eguberrietako ekitaldiak antolatzen lagundu duten guztiei

2018/01/08
“Aurten ere ehunka lagun aritu dira antolakuntza lanetan eta guztien esfortzu, ilusio eta inplikazioari esker izan da posible ekintza eta ekimen guztiak aurrera eramatea, beraz, Udalaren izenean, eskerrik beroenak ematen dizkiet guztiei”, azaldu du Jon Iraolak, Udaleko kultur zinegotziak.

Ostiraleko Errege Magoen kabalgatarekin agurtu zituen Zumaiak 2017-2018ko Eguberriak. Dagoeneko amaitu dira festa egunak eta horren harira, Zumaiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie Gabonetako ekintza eta ekitaldi guztien antolakuntzan zuzenean parte hartu duten boluntario, elkarte eta eragile guztiei. “Aurten ere ehunka lagun aritu dira antolakuntza lanetan eta guztien esfortzu, ilusio eta inplikazioari esker izan da posible ekintza eta ekimen guztiak aurrera eramatea, beraz, Udalaren izenean, eskerrik beroenak ematen dizkiet guztiei”, azaldu du Jon Iraolak, Udaleko kultur zinegotziak.

Eguberrietan zehar zumaiarrek hainbat eta hainbat ekintzez gozatzeko aukera izan dute: bertso saioak, Gabonetako haur parkea, musika ekitaldiak, jaiotza… Zenbait kasutan eguraldia lagun izan ez den arren, ekimen guztiek harrera ezin hobea izan dute eta herritarren partaidetza itzela izan da. Ildo horretan, Udala oso kontentu azaldu da eta eskerrak eman dizkie ere ekintzetan parte hartu duten zumaiar guztiei.

Irudia: Diario Vasco