Udalak fokuak ipiniko ditu, piraguistek ilundu ondoren entrenatzeko

2020/02/17

Piraguisten aspaldiko eskaria izan da neguan ilundu ondoren errioan entrenatu ahal izateko fokoak ipintzea.

Eskari horri erantzunez, Udalak led fokoak ipiniko ditu itxas kiroldegitik tren zubi ingurura doan tartean, hiru puntutan erriora begira. Foko horiek programazio automatiko bidez piztu eta itzaliko dira, eta asmoa da asteartetik-ostiralera egunean pare bat orduz piztea, piraguisten entrenatzeko ordutegiarekin batera. Gainontzean, itzalita egongo dira.