Udalak furgoneta berria erosi du Eguneko Zentroko eta San Juan egoitzako garraioaren zerbitzurako
Lehengo furgoneta zaharkituta zegoelako eta zerbitzu hobea emateko asmoz egin da inbertsioa.
Zumaiako Udalak furgoneta berria erosi du gizarte gaiei erantzuteko. Eguneko Zentroko eta San Juan egoitzako garraioaren zerbitzua egiteko erabiliko da gehienbat furgoneta, baina beste zenbait momentu jakinetarako ere balioko du.
Lehengo furgoneta zaharkituta zegoelako eta zerbitzu hobea emateko asmoz egin du Udalak inbertsioa. Kutxak erosketaren zati bat ordaindu du.



