Udalak herriko musika taldeen errolda egin nahi du
Azaroaren 15a baino lehen izen emate orria Udaleko Kultura Sailean entregatzeko eskatzen zaie.
Udalak 5 areto berri prestatu ditu Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean, eta horien eta lehendik Ubillos Musika Etxearen atzean dauden beste hiru lokalen erabilpena zuzentzeko araudi batean ari da lanean Udal kultura Saila.
Horretarako ezinbestekoa da herrian dauden taldeen errolda antzeko bat egitea.
Honen bidez herriko musika taldeei (rock, pop, edo bestelakoak..) deialdi bat egiten zaie kultur sailarekin harremanetan jarri, eta aipatutako errolda horretan izena emateko.
- Epea: 2011ko azaroaren 15a.
Aurkeztu beharrekoa:
- Izen-emate orria behar bezala beteta.
- Taldekideen nortasun agirien fotokopiak.
Informazio gehiagorako:
Alondegia kultur etxea: (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:30 bitartean)
943-861056 / kultura@zumaiakoudala.net



