Udalak kontuz ibiltzeko eskatzen die herritarrei
Alerta laranja dela eta, Udala ari da denboraleari aurre egiteko neurriak hartzen.
Gaur eta bihar Kantauri isurian izango diren tenperatura baxuak medio, alerta laranjan dago Euskal Herria. Hori dela eta, Zumaiako Udalak tentuz ibiltzeko eskatzen die herritarrei.
Zumaiako Udalak ere hartu ditu alerta honi aurre egiteko. Momentuz, herriko bi zubi (Moilaberrikoan eta anbulatorio aurrekoa) ez dira urarekin garbitu, eta gatza bota du izozteei aurre egin nahian. Oharra ere jarri da zubietan labainkorrak egon daitezkeela abisatzeko. Beraz, herritarrei zubiak bereziki arretaz pasatzeko eskatzen zaie.
Horretaz gain, horrelako kasuetan egin ohi duen bezala, gatza bota du Alde Zaharreko kaleetan eta gehiago ere prestatua du behar bada botatzeko
Irtenbide bila
Moilaberriko zubiak sortzen dituen arazoak konpontzeko bidean da Udala. Hala, azken aldian proba ezberdinak egiten ari da sortzen dituen arazoei aurre egiteko.



