Udalak Lucia Lacarra zoriondu nahi du lortu berri duen izendapenarengatik
Dantzari zumaiarra hamarkadako dantzari onena izendatu berri dute.
Moskuko Kremlineko jauregian, eta 6.000 lagunen aurrean, Lucia Lacarra zumaiarra hamarkadako dantzari onena izendatu berri dute. Zumaiako Udalak bere zorionik beroenak eskaini nahi dizkio Lacarrari lortu du errekonozimenduarengatik eta bere ibilbide guztian zehar egin duen lan bikainarengatik. Zorionak Lucia!



