Udalaren esker ona eguberrietako ekitaldiak antolatzen lagundu duten guztiei

2020/01/08

Herritar, elkarte eta eragileen parte hartzea ezinbestekoa izan da eguberrietako ekitaldien antolaketan. Zumaiako Udalak bere esker ona adierazi nahi die parte hartu duten guztiei.

Eguberrietan herritarrek askotariko ekintzez gozatzeko aukera izan dute: Gabon koruaren emanaldia, gabon abesti lehiaketa, bertso saioak, Olentzero eta Gomezagoren etorrera, San Silvestre lasterketa, jaiotza, kabalgata eta bestelako ekimen ugari izan dira aurtengoan ere.

Ekintza guzti horien antolaketan ezinbestekoa izan da herritarren parte hartzea, eta Udalak bere esker ona adierazi nahi die parte hartu duten guztiei.