Udalaren ezohiko plenoa egingo dute hilaren 18an

2019/11/14
Ezohiko plenoa egingo da datorren astelehenean, azaroaren 18an, Kantauri plazako etxebizitza tasatuen inguruko zehaztapen bat onartzeko. Bilkura goizeko 8:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan.

Plenoan gai bakarra landuko dute. Kantauri plazako etxebizitza tasatuen eskrituretan, egun, garajea eta trastelekuak ez dira espresuki tasatu moduan kalifikatzen. Notarioaren eskakizunari jarraiki, garajea eta trastelekuak ere tasatuak direla argitzeko plenoan onartuko dute zehaztapena.

2019/11/18 Ezohiko plenorako deialdia