Udalaren ohiko osoko bilkura izango da ostegun honetan

2019/10/28
Zumaiako Udaleko ohiko plenoa egingo da urriaren 31n, ostegunean. Bilkura arratsaldeko 18.00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.

Urriaren 31ko plenoko gai-ordena:

1. Aurreko bileretako akten onarpena

2. OGASUNA. Irizpena: 2019ko 19. kreditu aldaketa

3. Proposamena: EH Bildu Udal Taldearen izenean: “Hondartzako sorospen zerbitzua”

4. Eskari-galderak

 

2019/10/31ko ohiko osoko bilkurarako deialdia